Politika -
Alderdi Popularra
Javier de Andres Arabako PPren presidente izendatuko dute arratsaldean
Arabako PPren zuzendaritza 19:00etan bilduko da, Gasteizen. De Andres ofizialki lurralde horretako Alderdi Popularraren presidente izendatuko dute.
Agentziak | Erredakzioa
Alfonso Alonso ordezkatzeko, Javier de Andres Arabako PPren presidente izendatuko dute arratsaldean; izan ere, Alonsok Euskadiko PPren Presidentetza hartu du.
Arabako PPren zuzendaritza 19:00etan bilduko da, Gasteizen. De Andres ofizialki lurralde horretako Alderdi Popularraren presidente izendatuko dute, Alonsok kargu horretarako proposatu ondoren, alderdiko iturriek jakitera eman dutenez.
Arantza Quirogak dimisioa eman ondoren, EAEko PPren zuzendaritza hartu zuen Alonsok, iragan astean. Osasun ministroak alderdia zuzendu behar zuela jakitera eman zuten egunean bertan, bi karguak aldi berean beteko zituela baieztatu zuen Alonsok, baina Araban aginte makila utzi behar zuela onartu zuen.
De Andresek Arabako Aldundia zuzendu zuen iragan legealdian. Arabako Batzar Nagusietan PPko bozeramailea eta lurraldeko PPren idazkari nagusia da egun.