Politika -

Inputatuta deklaratu du

Masek epaileari: 'Ni naiz A9ko galdeketaren arduradun politiko gorena'

Generalitateko presidenteak prozesuaren 'judizializazioa' salatu du: "Auzi politikoa da hau, esparru politikoan konpondu beharrekoa".

Artur Mas babestera joan zaizkionak txalotzen. Argazkia: EFE
Artur Mas. Argazkia: EFE
Artur Masek bere gain hartu du erantzukizun guztia

4:01

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argi esan dio Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak Joan Manuel Abril Kataluniako Auzitegi Nagusiko epaileari: "Ni naiz A9ko prozesu parte-hartzailearen arduradun politiko gorena". Gerora, Generalitateko jauregian egindako agerraldian, erantzulea bera dela berretsi, eta prozesuaren 'judizializazioa' deitoratu du: "Auzi politikoa da hau, esparru politikoan konpondu beharrekoa".

Ordubetez izan da deklaratzen Generalitateko presidentea, azaroaren 9ko galdeketa antolatzeagatik inputatu gisa. Deklaratu ondoren eskaini duen prentsaurrekoan, Masek azpimarratu du ez zuela gaurkoan auzitegi baten aurrean deklaratu behar, "are gutxiago zigor auzi baten baitan".

Generalitateko presidenteak "ekimen instituzional eta politikotzat" jo du iazko prozesu parte-hartzailea, baina  "herritarren inplikazio handia" jaso zuela nabarmendu du.

"Ni naiz arduraduna. Nirea izan zen ekimen politikoa eta nik bultzatu nuen", adierazi du. Herritarrei eta alkateen gehiengoari entzun eta Kataluniako Parlamentuaren aginduari men egin ziola esan du Masek.

Azaldu duenez, honakoa galdetu dio epaileari: "Demokrata moduan jardutea gaizkile baten moduan aritzearen baliokidea al da? eta "zigor auzi batean" deklaratu behar izana deitoratu du. "Auzi politikoa da hau, esparru politikoan konpondu beharrekoa", erantsi du.

Justizia auzitegira bera babestera joan direnei "bihotzez" eskertu die emandako "harrera", eta "erabat babestuta" sentitu dela nabarmendu du.

Boluntarioek gauzatu zuten bozketa

Iturri judizialen arabera, galdeketaren "sustatzaile politikoa" bera dela azpimarratu du bere deklarazioan. Abril epailearen galdeei bakarrik erantzun die Masek, akusazioarenak (Manos Limpias sindikatua) eta Fiskaltzarenak erantzuteari muzin eginda. Hala egin zuten Irene Rigau Hezkuntza kontseilariak eta Joana Ortega presidenteordeak ere.

Dena dela, epailearen galderei erantzun baino lehen, adierazpen bat irakurri du Masek. Bertan prozesu parte-hartzailearen "arduradun bakarra" bera izan zela aldarrikatu du eta legegintzaldiko ekimen garrantzitsuena azaroaren 9ko galdeketa hura zela nabarmendu du. Horrez gain, azaldu duenez, boluntarioek gauzatu zuten azkenean bozketa.

Ordu erdiz, babestu duten lagunak agurtzen

11:27an atera da justizia jauregitik eta kanpoaldean bildutako milaka lagunen babesa jaso du. Txalo eta independentzia aldarrikatzen zuten oihuen artean, jauregiko eskailerak jaitsi ditu Masek, eta Kataluniako Gobernuko kideak eta babesa ematera joandakoak agurtu ditu ordu erdiz. Segidan, Generalitatearen jauregira itzuli da, eta agerraldia egingo baitu Galeria Gotikoan.

Manifestariek 'Mas, president', 'Tots som Mas' eta 'Independència' oihukatu dute, Mas, haren gobernuko kideak eta Nuria de Gispert Parlamentuko presidentea eskaileratan egon diren bitartean.

Jende olde batek babestu du auzitegira heltzean

Sinbolismoz jositako eguna izaten ari da gaurkoa; izan ere, aldez aurretik Lluis Companys Generalitateko presidente ohiari omenaldia egin dio haren fusilamenduaren 75. urteurrenean.

Generalitateko kontseilariek, diputatu soberanistek eta Kataluniako 400 alkatek Mas Bartzelonako Justizia Jauregiaren eskailerara arte lagundu dute. Auzitegiaren egoitza Bartzelonako Lluis Companys pasealekuan dago, hain zuzen ere. 3.000 bat pertsona bildu dira jauregiaren aurrean Masi babesa emateko. "Independentzia" oihu egin dute elkarretaratzean.

Joana Ortega Generalitateko presidenteorde ohiak eta Irene Rigau jarduneko Hezkuntza kontseilariak deklaratu eta bi egun geroago, Mas epailearen aurrean agertu da. Bitartean, Kataluniako Auzitegi Nagusiak iragan asteartean igorritako agiriak polemika sortzen jarraitzen du. Auzitegiak inputatuak babesteko elkarretaratzeak kritikatu zituen. Hala ere, mobilizazio handiagoak izan dira gaur.

Auzitegiaren agiria gogor kritikatu dute indar independentistek. Auzitegiaren komunikatua "onartezina" dela adierazi dute elkarte soberanistek. "Protesta egiteko eskubidea bortxatzeko saiakera" bat dela uste dute.

Carlos Lesmes Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak, ostera, Auzitegiaren erantzuna ?ezinbestekoa? zela adierazi du. Rafael Catala Justizia ministroaren hitzetan, elkarretaratzea lekuz kanpo egon zen, ?Auzitegiari presioa egiteko saiakera izan zelako?.

Lluis Companys pasealekuan gaurko elkarretaratzeak asteartekoak baino handiagoak izan dira; izan ere, Generalitateko presidentea joan da deklaratzera A9ko kontsulta antolatzeagatik.

Sinbolismoa eta probokazioa

Sinbolismoz jositako jardunaldia da, Lluis Companys Kataluniako presidente ohiaren hilketaren 75. urteurrenarekin bat egiten duelako. Independentismoak kointzidentzia probokazio bat dela uste dute.

Montjuic Gazteluaren Fossar de Santa Eulalia izenekoan lore eskaintza egin du Masek goizean. Companys bertan fusilatu zuten frankistek. Nuria de Gispert Kataluniako Parlamentuaren presidenteak eta Ada Colau Bartzelonako alkateak presidentea lagundu dute.

Ondoren, Kataluniako presidente ohiari beste omenaldi bat egin dio Montjuic hilerrian. Companys ERCko buruzagi historikoa izan zen.

Bi lore eskaintzak egin ostean, Mas Justizia Jauregira joan da.

Arratsaldean, 19:00etan, beste ekitaldi instituzional batean parte hartuko du Masek. Gerra Zibileko eta errepresio frankistaren biktimei omenaldia egingo diete Generalitateko Jauregiaren Sant Jordi aretoan.

Manos limpiasek Masen aurkako kereila zabaldu eta CUP legez kanpo uztea eskatu du

Jarduneko presidentearen aurkako kereila zabalduko dutela iragarri du Miguel Bernad Manos Limpiaseko idazkari nagusiak. ?Sedizio proposamen? delitu bat egotzi dio orain, hau da, kataluniarrak Espainiarekin apurtzera bultzatzea.

Bernaden hitzetan, ?ordena konstituzionalaren aurka? egiteko dei egin du Kataluniako presidenteak, eta hori ?oso larria? da.

Bestalde, CUP legez kanpo uzteko prozedura martxan jartzea eskatuko duela iragarri du Manos Limpiaseko ordezkariak. ?Erakunde kriminala? dela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Artur Mas bideoak