Politika -
Andaluziako Auzitegi Nagusia
Alaya epaileak ez du lan-erregulaziorako espedienteen auzia ikertuko
Andaluziako Auzitegi Nagusiak aho batez erabaki du Mercedes Alaya epaileak lan-erregulaziorako espedienteen auzia ez ikertzea.
agentziak | erredakzioa
Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak aho batez erabaki du Mercedes Alaya epaileak enplegu-erregulaziorako espedienteen eskandalua eta beste auzi batzuk, hala nola, formazio kurtsoena, ez ikertzea, Sevillako Auzitegian plaza lortu ostean.
Andaluziako enplegu-erregulazioko espedienteen auzia Maria Nuñez Sevillako epaitegiko epaileak ikertzen ari da, ekainaz geroztik, eta Alvaro Martin magistratua buruz duen batzordearen laguntza dauka.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak bi zerbitzu juridiko abian jartzea proposatu zuen ekainean: bata, Alayarentzat eta, bestea, Martinentzat, ohiko auziez arduratzeko. Gauzak horrela, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak orain Andaluziako Auzitegiaren berretsi beharko du.