Politika -

PP-ren proposamena

Quirogaren azken erabakiak hautsak harrotzen jarraitzen du

Bizikidetza lantalderako ekimena atzera botatzea “luzarorako kontua ez izatea” espero du EH Bilduk. PSE-EEren hitzetan, “harrigarria” izan zen PPk “ezker abertzalearekiko eskaera maila arintzea”.

Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentea. Artxibok irudia: EFE
Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentea. Artxibok irudia: EFE
Ixiltasuna eta egonezina, PPren barruan

1:30

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko PPk Askatasun eta Bizikidetza lantaldea sortzeko proposamena atzera botatzeko erabakia deitoratu du Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkideak. Erabakia “luzarorako ez izatea” eta etorkizunean aurrera eramatea espero duela erantsi du.

“Orain posible ez baldin bada eta hilabete batzuk barru bai, guk laguntzeko borondatea dugu, Euskal Herriko gizartearen gehiengo batek hori nahi duela argi dugulako”, adierazi du Urizarrek elkarrizketa batean, ETB1en.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiarentzat “harrigarria” izan zen PPk “ezker abertzalearekiko eskaera maila arintzea” lantaldea egiteko proposamenean, eta Alderdi Popularrak “ETA ekimenean aipatu ere ez egitea” nabarmendu du euskal sozialisten buruak.

Mendiaren hitzetan, “ez dira demokratak mugitu behar, ezker abertzalea eta Sortu baizik”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi politikoak berriak EH Bildu Araba PSE-EE Euskadiko PP bideoak