Politika -

Kataluniako Justizia Auzitegia

Catalak dio bozak ez nahasteko inputatu dutela orain Mas

Espainiako Justizia ministroak "logiko"tzat jo du hori, "epe politikoak eta juridikoak ez nahasteko".

Rafael Catala Espainiako Justizia ministroa. Argazkia: Efe
Rafael Catala Espainiako Justizia ministroa.
Masen inputazioa orain jakinaraztea defendatu du Gobernuak

1:38

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak esan du hauteskundeak ez nahasteko ez zutela lehenago inputatu Artur Mas Generalitateko presidentea, baina "logiko" jotzen du Justiziak gero neurria hartu izana.

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Artur Mas Generalitateko presidentea, Joana Ortega Exekutiboko presidenteorde ohia eta Irene Rigau Hezkuntza kontseilaria azaroaren 9ko kontsultagatik inputatu gisa deklaratzera deitu ditu.

"Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak ez du hauteskunde prozesuan esku hartu nahi izan eta horregatik ez du neurri hori aurreko asteotan hartu, hauteskunde prozesua eta judiziala nahasteko aukera handiak izango liratekeelako, adierazi du Catalak Maria Jose Beaumont Nafarroako Justizia kontseilariarekin bildu ostean.

Justizia ministroak esan du auzitegiak ez dituela "epe politikoak eta juridikoak nahastu" nahi izan, baina hauteskundeak amaitu ostean "logikoa” dela "Justiziak bere izapideekin eta epeekin jarraitzea".

Inputazioaren ostean Kataluniako jarduneko presidentea hurrengo presidente izateko hautagai aurkeztu behar ote den galdetuta, Catalak erantzun du Masena dela erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma