Politika -
Konstituzionalaren legea
Kataluniako Gobernuarentzat 'inkonstituzionala' da PPren erreforma
PPren lege proposamenaren "inkonstituzionaltasuna" salatu du, eta Garcia Albiolek "hauteskunde ekitaldia" egiteko "Estatuaren erakundeak erabili" dituela.
agentziak | erredakzioa
Neus Munte Kataluniako Gobernuaren bozeramailearen ustez "inkonstituzionalista" eta "elektoralista" da PPk aurkeztu duen Auzitegi Konstituzionala erreformatzeko lege proposamena, auzitegi horren ebazpenak urratzen dituzten pertsonak zigortzea ahalbidetuko lukeena.
PPk urgentziazko lege proposamena sartu du Kongresuan, Auzitegi Konstituzionalak zigorrak jartzeko gaitasuna izan dezan Artur Mas, adibidez, kargugabetu ahal izateko. Hala, PPko buruzagiek esan dute "inork" ezingo duela "Kataluniaren independentzia onartu".
Kataluniako Gobernuaren bileraren ostean, Muntek salatu du "inkonstituzionala" dela proposamena "argi eta garbi", eta Garcia Albiolek "hauteskunde ekitaldia" egin duela, "Estatuaren erakundeak erabilita".
Gainera, Munte "oso harrituta" agertu da PPk "ebazpenak ez betetzearen inguruan" hitz egin duelako, "Espainiako Gobernua baita Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenak betetzen ez dituena".