Politika -

Kataluniako hauteskundeak

Masek agerraldia egingo du Parlamentuan hauteskunde-deialdia azaltzeko

Datorren asteazkenean, irailaren 2an, egingo du presidenteak agerraldia. Oposizioko taldeak horren aurka agertu dira jada.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 27ko hauteskundeak zergatik deitu dituen azaltzeko agerraldia egingo du datorren asteazkenean, irailaren 2an, Artur Mas Generalitateko presidenteak Kataluniako Parlamentuan.

Hala aurreratu du gaur Nuria de Gispert Parlamentuko presidenteak, Diputazio Iraunkorraren bileran. Andreu Mas-Colell eta Jordi Jane Ekonomia eta Barne kontseilarien agerraldiak ere adostu dituzte bertan. Oposizioko taldeek gogor kritikatu dute Artur Masen agerraldia, eta erabakia “alderdikeriaz” jokatuta hartu dutela esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako Hauteskundeak gaur