Politika -

Kataluniako hauteskundeak

Irailaren 27ko hauteskundeen deialdia sinatu du Artur Masek

Irailaren 27ko hauteskundeak Kataluniaren “historian data seinalatua” izateko dei egin du Generalitateko presidenteak. Estatuak Kataluniako herriaren “ahotsa isildu” nahi izatea deitoratu du Masek.

Mas, hauteskundeen deialdiaren dekretuaren sinaduran. Argazkia: EiTB
Mas, hauteskundeen deialdiaren dekretuaren sinaduran. Argazkia: EiTB
Artur Masek irailaren 27ko hauteskundeen deialdia sinatu du

4:02

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteak gaur 21:00ak aldera sinatu du irailaren 27ko Kataluniako hauteskundeen deialdiaren dekretua. Independentziaren gaineko plebiszitu-hauteskundetzat jotzen dute, baina dekretuan ez dute prozesu independentistaren gaineko aipamenik egin, Gobernu zentralak aurka egitea ekiditeko helburuarekin.

Dekretua sinatuta, Masek urtarrilean ERCrekin hartutako konpromisoa bete du, irailaren 27an hauteskundeak deitzeko, hain justu independentziaren gaineko kontsultaren deialdia sinatu eta urtebetera.

Generalitateko presidenteak sinadura egin ostean, atzera kontua hasi da; kanpaina irailaren 11an abiaraziko dute, Kataluniako Diadaren eguneko ospakizunekin batera. Urte honetan politika kataluniarrak aldaketa asko izan ditu, alderdiek formula berriak aurkeztu dituzte eta 2012ko hautagaiak ez dira berriz hautagai izango.

Hauteskundeak deitzeko eta Parlamentua desegiteko dekretua astearte honetan sartuko da indarrean, Generalitateko Aldizkari Ofizialean (DOGC) argitaratu ondoren.

Sinadura ekitaldia Generalitateko jauregiaren Mare de Deu de Montserrat aretoan egin dute. Jordi Baiget Kataluniako Gobernuaren idazkariak dekretua irakurri du. Nuria de Gispert Parlamentuko presidentea, Neus Munte Gobernuko presidenteordea eta Francesc Homs eta Meritxell Borras kontseilariak bertan izan dira.

Formatu arrunta

Ekitaldian egindako irakurketaren arabera, aurreko hauteskundeak deitzeko erabilitako formatu arrunta errepikatu dute, plebiszituari inolako erreferentziarik egin gabe, Masek aurreratu bezala.

Masen agintaldian hirugarren hauteskundeak izango dira, bost urteren buruan. 2010eko azaroan egindakoen ondoren 2012aren bukaeran aurreratu zituen Generalitateko presidenteak.

Artur Mas Kataluniako presidentea efe

Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE

Mas: "I27 gure historian data seinalatua bihurtu dezakegu?

Irailaren 27ko hauteskundeak Kataluniaren ?historian data seinalatua? izateko dei egin du Masek. Generalitateko presidentearen hitzetan, kataluniarren ?erabakitzeko eskubideari irtenbide? bat emango diote hauteskundeek.

Dekretuak ?indarrean dagoen marko legala jarraitzen du, gaurdaino egindako deialdi guztien antzera, formari dagokionez?, azaldu du Masek. Hala ere, ?funtsari dagokionez, oso hauteskunde desberdinak direla guztiok badakigu?, zehaztu du buruzagiak.

Estatuak Kataluniako herriaren ?ahotsa isildu? nahi izatea deitoratu du Masek. Katalunia ?erabakitzeko eskubidea irabazi duten pertsona askeek osatzen duten nazioa? dela goraipatu du agintariak. Bestalde, ?erantzukizuna? eskatu die Masek alderdi politiko guztiei, ?proiektuak aurkezteko? eta ?herriak aukeratutakoa errespetatzeko?.

Hauteskundeen plebiszitu izaerari babesa emateko ekitaldi bat deitu dute ANCk eta Omniumek

Hauteskundeen plebiszitu izaerari babesa emateko ekitaldi sinboliko bat deitu dute ANCk eta Omnium Culturalek astearte honetarako. Ekitaldia Bartzelonako Sant Jaume plazan egingo dute, 19:00etan, ?I27, guztia hasten den eguna? lelopean.

"Ara és l'hora" (Orain da ordua) kanpaina bateratuaren markoan ekitaldia antolatu dute bi kolektiboek. Pankarta erraldoi bat zabalduko dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako hauteskundeak Artur Mas