Politika -

Katalunia / i-27

Hauteskundeak 'guztiz legezkoak' izango direla esan du Generalitateak

Plebiszitu kutsua "politikariek eta herritarrek" emango dietela azaldu du Neus Muntek.

Neus Munte Kataluniako Gobernuko presidenteorde eta bozeramailea. EFE
Neus Munte Kataluniako Gobernuko presidenteorde eta bozeramailea. EFE
'Hauteskundeak guztiz legezkoak izango dira'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neus Munte Kataluniako Gobernuko presidenteorde eta bozeramailearen esanetan, irailaren 27ko hauteskundeak eta horiek deitzeko dekretua “guztiz legezkoak” izango dira, plebiszitu kutsua “politikoa” izango baita.

RNE irrati katean egindako elkarrizketa batean, Muntek aitortu egin du iraileko hauteskundeak “ezohikoak” izango direla, baina ez “dekretua” horrelakoa izango delako, baizik eta “politikariek eta herritarrek” plebiszitu kutsua emango dietelako.

Horren ildotik, dekretua “beste edozein hauteskunde autonomikoren parekoa” izango dela azaldu du presidenteordeak. Izan ere, Generalitateak “gauzak ondo egin nahi ditu”. “Prozesua guztiz demokratikoa izango da, eta indarrean duen legedia izango du oinarri”, gaineratu du.

Munteren hitzetan, dagoeneko “ez dago atzera bueltarik”, eta Generalitateak errespetatu egingo ditu emaitzak, “edozein direla ere”.

Horren ildotik, independentziari gehiengo zabala emateko deia egin die boto-emaileei.

“Ez gara legea urratzen ari; dena zuzen egiten ari gara, urrats legalak eginez”, berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniako Hauteskundeak gaur