Politika -

Epaia

PPk ez du Barcenas onartu behar ezta dirua eman ere, epailearen ustez

Kasuko epailearen esanetan, 'epez kanpoko' eskaria da. Halaber, aurretik epaitutako kontua dela uste du.

Luis Barcenas PPko diruzain ohia. Artxiboko irudia: EFE
Luis Barcenas PPko diruzain ohia. Artxiboko irudia: EFE
Luis Barcenas PPko diruzain ohia. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carmen Lopez Madrilgo Gizarte Alorreko 31. zenbakiko epaitegiko epaileak baztertu egin du Luis Barcenas PPko diruzain ohiak egindako eskaera. Horrenbestez, Alderdi Popularrak ez du Luis Barcenas diruzain karguan berriz onartu beharrik izango eta ez dio 900.000 euroko kalte-ordainduko, "epez kanpoko eskaera" dela argudiatuta.

Barcenasen eta Alderdi Popularraren arteko epaiketa egin eta hurrengo egunean eman dute epaiaren berri. Carmen Lopez epaileak PPren argumentuak aintzat hartu ditu; izan ere, diruzainaren eskaera garaiz kanpo egindakoa dela iritzi zion PPk Kantabriako senatari izateko eskatutako eszedentzia (2004-2010) bukatu zenetik bost urte igaro zirela argudiatuta.

Bestalde, epaileak uste du Barcenasen nahiak aurrez epaituta daudela. Madrilgo Gizarte Alorreko 16. zenbakiko epaileak erabaki zuen bidezkoa izan zela Barcenasen kaleratzea eta Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak epai hori berretsi egin zuen maiatzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barcenas auzia Alderdi Popularra