Politika -

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EAJko bost diputatuk eta PSEko hiruk osatuko dute Olanoren gobernua

Denis Itxaso sozialista izango da ahaldun nagusiordea.  Ahaldun nagusi izendatu eta biharamunean, datozen lau urteotan Gipuzkoa zuzenduko duen taldea aurkeztu du Markel Olanok.

Markel Olano eta Denis Itxaso, gaurko aurkezpenean. EITB.EUS.
Markel Olano eta Denis Itxaso,  gaurko aurkezpenean. EITB.EUS.
Olanok eta Itxasok Aldundirako gobernu programa aurkeztu dute

1:34

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi berriak EAJ eta PSE-EEren arteko koalizio gobernua aurkeztu du gaur. Foru Gobernu berrian EAJko bost diputatu eta PSE-EEko beste hiru izango dira.

Denis Itxaso Gipuzkoa EITB

Jose Ignacio Asensio ONA EITBJose Ignacio Asensio Tolosako zinegotzi ohia Ingurugiro eta Lan Hidraulikoetako diputatu izango da. Iñaki Arriolaren taldeko kide izan zen PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusia Patxi Lopez lehendakariaren garraio sailburu izan zenean. Euskotrenen zuzendari izan zen hain zuzen ere. Zaragozako Unibertsitateko irakasle izan zen, eta Zientzia Ekonomikoetan eta Enpresan lizentziaduna, eta masterra du enpresen eta finantza publikoen kudeaketan.

Marisol Garmendia Gipuzkoa EITBMarisol Garmendia Donostiako zinegotzia Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa diputatua izango da. Odon Elorza alkatearen garaian sartu zen Donostiako Udalean, eta kabineteburu izan zen. 2005ean presidentzia ordezkari izendatu zuten. Bi legegintzalditan egon da PSE-EEren zinegotzi gisa hainbat ardura bere gain hartuz. Donostia kulturaren hiriburu izateko hautagaitzaren zinegotzi izan zen, eta bere zeregina hautagaitza sustatzea izan zen.

Javier Larrañaga ONA EITBJavier Larrañaga Garmendia Ogasun eta Finantza diputatu izango da. Informatikan lizentziatu zen Deustuko unibertsitatean, eta Kutxaren masterra du Finantza Erakundeen kudeaketan eta Zuzendaritzan. 2012tik Kutxabankeko langile da, Gipuzkoako Enpresen Banka zuzendaria.

 

Imanol Lasa Gipuzkoa EITBImanol Lasa Zeberio Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazio diputatu izango da. Deustuko Unibertsitatean Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua, kargudun publiko izan da hainbatetan, azkena Zarauzko Turismo zinegotzi gisa.

 

Maite Peña EITBMaite Peña, Gizarte Politiketako diputatu berria, zuzenbidean da lizentziatua, EHUn, 1999tik. 2000. urtean kolegiatua, gaur egun arte jardun du lan horretan. 2003tik EAJren taldeko bozeramaile da Errenteriako Udalean.

 

 

Ainhoa Aizpuru GipuzkoaAinhoa Aizpuru Murua izango da Ekonomia Sustapen, Nekazaritza eta Lurralde Orekako diputatua. Gabiriako alkate izan zen 2007-2011 legegintzaldian, eta enpresa ikasketak egin zituen Deustuko unibertsitatean.

 

 

Aintzane Oiarbide Gipuzkoa EITBAintzane Oiarbide Azpiegitura diputatu izango da. Filosofian eta Euskal Filologian lizentziatua, hainbat ardura izan ditu alderdian eta eginkizun publikoetan, eta azken legegintzaldian jeltzaleen bozeramaile izan da Bergarako Udalean.

 

 

Eman beharreko pausoak

Foru Aldundiko prentsa aretoan aurkeztu dute Gobernu berriaren osaketa Markel Olano ahaldun nagusiak eta Denis Itxaso ahaldun nagusiordeak. Diputatuak ostegunean jabetuko dira karguez eta ostiralean hasiko dira hurrengo legealdiko kudeaketa plana lantzen.

Aurkezpenean Joseba Egibar GBBko presidentea eta Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia izan dira, besteak beste.

Markel Olanok azpimarratu duenez, EAJren eta PSE-EEren artean ?agerikoak? diren ezberdintasunak daude, baina helburu ?komun? batek elkarrekin gobernatzera eraman ditu. ?Gipuzkoa indartsu, solidario eta kementsu? baten alde lan egingo dute jeltzaleek eta sozialistek Gipuzkoan.

Akordioan jeltzaleen eta sozialisten ?borondate eta egitasmoak? islatzen direla azaldu du Denis Itxaso sozialistak. ?Denentzat? gobernatuko dutela agindu du, azken legealdiko ?ataskotik? ateratzeko lan eginez.

Garitano Olano. EFE

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa EAJ