Politika -

Memoria

Asiron, German Rodriguezen omenaldian parte hartuko duen lehen alkatea

Iruñeko alkatea izango da Udalaren ordezkari instituzionala 1978ko sanferminetan poliziaren tiroen ondorioz hil zuten herritarra oroitzeko ekitaldian.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Asiron Iruñeko alkateak baieztatu du German Rodriguez oroitzeko ekitaldietan izango dela Udalaren ordezkari gisa. Rodriguez 1978ko sanferminetan poliziaren tiroen ondorioz hil zuten.

"Bada garaia Iruñeko Udala eta alkatea ekitaldi horretan egoteko, aurrekanpainan eta kanpainan konponketari, oroimenari eta memoriari buruz esandakoak betetze aldera", adierazi du Asironek sari batzuen banaketaren aurretik.

Omenaldia jaien egitarau ofizialean sartzeko aukeraz galdetuta (78 Gogoan Herri Ekimenak eskatu bezala), alkateak esan du hori “bigarren mailako proposamena” dela, eta “oraindik” ez dutela aztertu.

“Gainerako taldeekin hitz egingo dugu, eta dagokionean hartuko dugu erabakia. Oraingoz esan dezakedana da Udalaren ordezkaritza bat egongo dela omenaldian, eta Joseba Asiron bertan izango dela”, azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea San Fermin jaiak EH Bildu Iruñea Iruñeko Udala