Politika -

Zuzendaritza Batzordea

Javier Maroto PPren zuzendaritza berrian izango da

Bestalde, PPren Konferentzia Politikoa uztailaren 11n eta 12an egingo dutela aurreratu du. Hauteskunde orokorretara begira programaren oinarrizko ildoak zehaztuko dituztela azaldu du.

PPren zuzendaritza batzorde nazionala. Argazkia: EFE
PPren zuzendaritza batzorde nazionala. Argazkia: EFE
Rajoyk Maroto sartu du PPren zuzendaritza berrian

1:53

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Maroto Gasteizko alkate ohia PPko sektore-idazkariorde izendatu du gaur Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak. Gainera, Fernando Martinez Maillo, orain arte Zamorako diputazioaren presidentea, alderdiko antolakuntza idazkariordea izango da, eta Pablo Casado Komunikazioko arduraduna.

Javier Arenasek udal idazkariorde bezala jarraituko du. Jorge Moragas hauteskunde-kanpainako zuzendaria izango da. Kataluniako PPren Andrea Levi programa eta ikerketa idazkaria izendatu du Rajoyk.

Alderdiaren idazkariordetza uzten dutenei eskerrak eman dizkie Rajoyk, eta Carlos Florianok Kongresuan erantzukizunen bat hartuko duela iragarri du.

Horrela, PPko agintea hartu behar duela iragarri du buruzagiak. Alderdiko zuzendaritzaren bileretan parte hartuko duela aurreratu du. Maria Dolores de Cospedal alderdiko idazkari nagusi gisa mantentzea eta Floriano baztertzea erabaki du Rajoyk. Esteban Gonzalez Pons ere zuzendaritzatik at utzi du.

Bestalde, PPren Konferentzia Politikoa uztailaren 11n eta 12an egingo dutela aurreratu du Exekutiboko presidenteak. Hauteskunde orokorretara begira programaren oinarrizko ildoak zehaztuko dituztela azaldu du Rajoyk.

Marotok Udalean jarraituko du

Alkate bezala ikasitakoa alderdia ?bultzatzeko? erabiliko duela esan du Marotok. ?Herritarrenganako hurbiltasunarekin? hartutako eskarmentua alderdi barruan aprobetxatzea espero du Gasteizko alkate ohiak.

PPko iturriek azaldu dutenez, Cospedalek Marotori telefonoz dei egin dio 15:00ak aldera izendapenaren berri emateko. Alderdiko idazkari nagusiak 20 minutu eman dizkio erabaki bat hartzeko.

Marotok kargua onartu du, baina Udalean jarraitzeko baldintza jarrita. ?Ontzia utziko? ez duela iragarri du alkate ohiak. Horrela, ?Gasteizko Udalean lanean? jarraituko duela iragarri du, ?berriz alkate izateko borondatearekin?.

?Nire ekarpenarekin alderdia bultzatzeko ahaleginean lagunduko dut, alkate gisa herritarrenganako hurbiltasunarekin ikasitakoarekin?, adierazi du.

Boto galera

Azken hauteskundeetan PPk botoa zentrotik eta, ?batez ere, abstentzioagatik? galdu egin duela adierazi du gaur Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak.

Diagnostikoa PPko Zuzendaritza Batzorde Nazionalaren aurrean egin du Rajoyk. Ezkerreko indarretako boto-emaileak bozkatzera joan diren bitartean, PPko eta PSOEko boto-emaile batzuk abstenitu direla azaldu du Rajoyk.

Alderdi Popularrak emaitza ?txarrak? izan dituela onartu du Gobernuko presidenteak, nahiz eta hauteskundeak irabazi. Erakundeetako botere banaketan emaitza ?txarragoak? izan direla nabarmendu du.

PPren zuzendaritza efe

PPko Zuzendaritza Batzorde Nazionala. Argazkia: EFE

Espainiako hamar hiri handienetatik zortzitan PP alderdirik bozkatuena izan dela gogorarazi du Rajoyk, baina bakarrik horietako bitan gobernatuko dutela esan du. Bien bitartean, PSOEk ez du garaipenik lortu, baina hiru hiri gobernatuko ditu, azpimarratu duenez.

Krisi ekonomikoak eta ustelkeriak kasuek ere PPri kalte handia egin diotela onartu du Rajoyk.

Rajoy: "PSOE bere ahultasunaren eta bazkideen morroi da?

PSOE ?bere ahultasunaren eta bazkideen morroi? dela salatu du Gobernuko presidenteak. Agintariaren hitzetan, sozialistek ?moderazioaren berniza? galdu dute eta ?pintura zaharra? azaltzen ari zaie itunen ondorioz; izan ere, muturreko alderdiekin edo independentistekin adosten ari dira.

Pedro Sanchezen alderdiaren aurka egin du Rajoyk berriro. PPko presidentearen ahotan, PSOEk ?arinkeria, bazterkeria eta estremismoaren? aldeko apustua egin du. ?Edozer egiteko gauza dira PP kanporatzeko?, salatu du. Ondorioetan pentsatu gabe ?txeke zuriak? ematen ari direla kritikatu du Rajoyk.

2016ko aurrekontuak eta zergak

Bestalde, irailak 30 baino lehen 2016ko Aurrekontu Orokorrak aurkezteko konpromisoa hartu du Exekutiboko presidenteak. Era berean, diru-bilketak horretarako aukera ematen badu zergak jaistea ez du baztertu.

Aurrekontuak aurkeztea garrantzitsua dela azpimarratu du; izan ere, kontuek ?Gobernuaren politika orokorra eta proiektu politikoa? islatzen dute. Gainera, 2016an zergak jaisten jarraitzeko asmoa azaldu du. Horrela, zerga-erreformak jasotzen duen jaitsiera PFEZri eta bazkun-zergari aplikatzea ez du baztertu. ?Gauza gehiago egitea ez dut baztertu?, adierazi du xehetasun gehiagorik eman gabe.

Gobernuak 2016ko Aurrekontu proiektua irailak 30 baino lehen aurkeztu nahi duela baieztatu du Rajoyk. Honenbestez, hauteskunde orokorrak azaroaren 29an egingo direla ematen du.

Hori bai, Aurrekontu egitasmoa Ganberan aurkezteko denbora bakarrik izango lukete, eztabaidatzeko aukerarik gabe; izan ere, 25 egun geroago egin ohi da kontuen eztabaida.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra Espainako Gobernuaren presidente ohia