Politika -

Batzar Nagusien osaketa

PPk Arabako Presidentetza eskatu dio EAJri, 'zubiak berreraikitzeko'

Bihar osatuko dituzte Arabako Batzar Nagusiak, eta gaur PPko 11 batzarkideek euren egiaztagiriak hartu dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk PPrekin "zubiak berreraiki eta akordioak lortzeko asmoa" baldin badu, popularrei Arabako Batzar Nagusietako Presidentetza eman beharko liokeela adierazi du Javier de Andres Arabako PPko idazkari nagusiak. Hauteskundeak Araban PPk irabazi zituela nabarmendu du buruzagi popularrak.

Bihar osatuko dituzte Arabako Batzar Nagusiak, eta gaur PPko 11 batzarkideek euren egiaztagiriak hartu dituzte.

Arabako Parlamentuko Mahaia bihar osatuko dute. De Andresen ustez, “zentzuzkoena eta naturalena”, Presidentetza PPk hartzea litzateke, boto gehien lortu zituen alderdia baita, nahiz eta EAJk baino eserleku bat gutxiago izango duen.

EAJk bere 13 ordezkarien botoekin eta PSE-EEren bost batzarkideen babesarekin gobernatuko duela ohartarazi du De Andresek. “Ahulezia nabarmena izango dute Batzarretan”, erantsi du.

De Andresen ustez, PSE-EEren babesaz gain, beste alderdi batzuena ere beharko du EAJk. Hala ere, Gasteizko Udalean gertatutakoa ikusi ondoren, “ematen du jeltzaleak ez direla PPtik gertu egongo”.

Gasteizko Udalean gertatutakoaren ondorioz, EAJ “PPren etsai” bihurtu da, De Andresen hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea