Politika -

Andaluzia

Senatuko eserlekua utzi du Griñanek

Andaluziako presidente ohia lan erregulazio plan irregularren auzian inputatu ala ez erabaki behar du Auzitegi Gorenak laster. Manuel Chaves diputatua ere inputatu dezake Gorenak.

Jose Antonio Griñan Andaluziako presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE
Jose Antonio Griñan Andaluziako presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE
Jose Antonio Griñan Andaluziako presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Griñan Andaluziako presidente ohiak senatari aktari uko egin dio Senatuan, Parlamentuko iturriek jakitera eman dutenez. Griñan PSOEko senataria zen.

Griñan lan erregulazio plan irregularren auzian inputatu ala ez erabaki behar du Auzitegi Gorenak laster. Era berean, auzi berean Manuel Chaves Andaluziako presidente ohia inputatu dezake Gorenak. Chaves diputatua da Kongresuan.

Senatari izateko hautagaia berriro izango ez zela iragarri zuen Griñanek apirilaren amaieran. Era berean, politika utziko zuela azaldu zuen Griñanek. Lan erregulazio egitasmoen auziak PSOEri kalterik ez egitea nahi zuen Griñanek erabakiarekin. Auziaren “presioa” kendu nahi zion Andaluziako presidente ohiak PSOEri.

Hala ere, gaurdaino ez du erabakia hartu, Susana Diazen inbestiduraren eta Andaluziako Gobernua osatu ondoren. Andaluziako sozialistek Ciudadanosen babesa lortu zuen Diazen inbestidura ziurtatzeko. Albert Riveraren alderdiak trukean ustelkeria auzietan inputatutako kargudunak baztertzea eskatu zuen.

Gorenak inputazioa baieztatzen baldin badu, Chavesek eta Griñanek eserlekuak utzi beharko dituztela adierazi zuen Diazek igandean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Sozialista Ustelkeria politikoa gaur