Politika -
Polemika
Urkullu: 'Txistualdia Batzordera eramatea lekuz kanpo dago'
“Gogoeta soziopolitikorako” gaia dela uste du lehendakariak, baina erakundeenganako “errespetu falta” dela kritikatu du. “Niretzako nahi ez dudana besteentzako ere ez”, adierazi du.
Agentziak | Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzetan, Espainiako ereserkiaren kontrako txistualdia Indarkeriaren aurkako Batzordera eramatea ?lekuz kanpo? dago, ?gogoeta soziopolitikorako? gaia delako. Hala ere, erakundeenganako ?errespetu falta? dela kritikatu du.
?Errespetu instituzionala izatea nahiago nuke nik, niretzako nahi ez dudana besteentzako ere ez dudalako nahi?, esan du Urkulluk prentsaurrekoan. Flandriako eskualdearekin adierazpen bateratua sinatu du lehendakariak gaur, Bruselan.
Indarkeria, Arrazakeria, Xenofobia eta Intolerantziaren aurkako Batzordea Madrilen biltzen ari da gaur. Bartzelonaren eta Athleticen arteko Errege Kopako finalean gertatutakoa aztertzen ari dira. Espainiako ereserkiari txistu egin zioten bi taldeetako jarraitzaileek norgehiagokaren atarian.
?Testuingurutik at dago?
Txistualdia Batzordera eramatea ?testuingurutik at? dagoela uste du lehendakariak: ?Baliteke futbol taldeak zigortzea, batere erantzukizunik ez dutenenean?, gaineratu du. Gertakariak ?gizarte kulturaren? parte direla azpimarratu du EAEko buruzagiak.
?Gogoeta soziopolitikorako eta pedagogia sozialerako? gaia dela zehaztu du lehendakariak. Espainia osoan ?erakundeenganako errespetuaren inguruan gogoeta? egitea beharrezkoa dela uste du Urkulluk. Euskadin Jaurlaritzari ere txistu egiten diotela deitoratu du lehendakariak: ?Ez da bakarrik Espainiako ereserkiari?, nabarmendu du.