Politika -

Genova

Barcenasek PPra itzultzea eskatu du, baina ezetz esan diote

PPko diruzain ohiak langile gisa itzuli nahi zuen Alderdi Popularrera, baina PPk ukatu egin dio eskaera.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Barcenas PPko diruzain eta senatari ohiak alderdira itzultzea eskatu du, baina ezetz esan diote. Diruzain ohiak langile gisa itzuli nahi zuen, baina PPk ukatu egin dio eskaera.

20 urtez alderdiko langilea izan zen Barcenas, eta 2008ko ekainetik 2010eko apirilera, PPko diruzain. Orduan eman zuen baja alderdian, eta demanda bat jarri zuen PPren aurka, legez kanpo kaleratzeagatik. 900.000 euroko kalte-ordaina eskatzen zuen. Salaketa atzera bota zuten, eta Madrilgo Auzitegi Nagusira jo zuen orduan Barcenasek. Horrek ere, atzera bota zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barcenas auzia