Politika -
Noos auzia
Palmako Auzitegiko lehenengo sekzioak epaituko du Noos auzia
Epaitegi horrek jarriko du auziko 18 akusatuak epaitzeko data, eta Cristina Espainiako infanta eta Iñaki Urdangarin igaro beharko dira bertatik.
agentziak | erredakzioa
Palmako Auzitegiko lehenengo sekzioak epaituko du Noos auzia, eta Samantha Romero Adan epaileak zuzenduko du prozesua, hirugarren instrukzio Epaitegitik eraman ostean.
Jose Castro Palmako 3. Instrukzio Auzitegiko buruak gaur eraman du Noos auziaren sumarioko informazio guztia disko gogor batean, eta prozedurako dokumentazio fisiko guztia ere (67.000 orritik gora) eramatea espero da, asteazkenerako, Balearretako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.
Juan Pedro Yllanes epailea izango da auzitegi presidentea, eta ebazpena idazten eta lantaldea zuzentzen arituko dena Samantha Romero. Eleonor Moyak osatuko du auzitegia.
Epaitegi horrek jarriko du auziko 18 akusatuak epaitzeko data, eta Cristina Espainiako infanta eta Iñaki Urdangarin igaro beharko dira bertatik.