Politika -

Asteburu honetan

Gaixo dauden euskal presoen herrietan mobilizazio eguna deitu du Sarek

Galdakaon, Ondarroan, Hernanin eta Errenterian, besteak beste, antolatu dituzte ekitaldiak, preso horiek libre egon beharko luketela salatzeko asmoz.

Hainbat ekitaldi prestatu dituzte asteburu honetako zenbait udalerritan. Argazkia: EiTB
Preso gaixoen aldeko ekimenak hainbat herritan

0:54

T.S.J.| EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaixo dauden euskal presoen herrietan mobilizazio egunak deitu ditu asteburu honetarako Sare plataformak. Horren harira, Galdakaon, Ondarroan, Hernanin eta Errenterian, besteak beste, antolatu dituzte ekitaldiak, preso horiek libre egon beharko luketela salatzeko asmoz.

Ildo horretan, Sarek eta preso gaixoen etxeratzearen aldeko plataformek presoen eskubideak bermatzea eta etxera ekartzea eskatu dute. Etxerat elkarteak ere bat egin du ekimen horrekin.

Bestalde, deialdiaren antolatzaileek salatu dutenez, gaur 26 urte bete dira sakabanaketa politika ezarri zenetik, eta horren ondorioz, 16 lagun hil dira azken urteotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak albisteak