Politika -
Preso gaixoak
Preso gaixoen aldeko ekintzak antolatu ditu Sarek asteburuan
Etxerat elkarteak ekimenarekin bat egin du eta “preso gaixoak etxera ekartzeko” antolatutako ekintzetan parte hartzeko deia egin du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sare euskal presoen eskubideen aldeko herritarren plataformak eta beste hainbat elkartek “presoen eskubideak eta haiek etxera ekartzeko” eskatzeko ekintzak antolatu dituzte asteburu honetarako. Haien aburuz, oinarrizko eskaera da hori.
Etxerat elkarteak ekimenarekin bat egin du eta “preso gaixoak etxera ekartzeko” antolatutako ekintzetan parte hartzeko deia egin du.
Gaineratu dutenez, ostiral honetan 26 urte bete ditu dispertsioak. “Lotsaren eta giza eskubideen aurkako erasoaren urtemuga da. Ondorioz, inoiz ahaztuko ez ditugun 16 biktima izan dira”, gaineratu du Etxeratek.