Politika -

Gaixo larriak

Aitzol Gogorza preso gaixoa askatzeko eskatu dute Legebiltzarrean

Errenteriako alkateak eta presoaren psikiatrak egin dute eskaria, hiru aldiz bere buruaz beste egiten ahalegindu delako.

erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitzol Gogorza ETAko preso errenteriarra lehenbailehen espetxetik atera dezaten eskatu dute Eusko Legebiltzarrean Errenteriako alkateak eta presoa zaintzen duen psikiatrak.

Izan ere, azken 3 urteetan 16 aldiz ospitaleratu behar izan dute, eta 3 aldiz ahalegindu da bere buruaz beste egiten.

Aintzane Insausti psikiatrak zehaztu duenez, presoa Frantziatik Espainiara estraditatu zutenean hasi zen haren egoera okertzen, eta Julen Mendoza alkateak esan du berradiskidetzera bidean eman beharreko urratsa dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak albisteak