Politika -
Atxiloketak Katalunian
Jihadismoa independentismoarekin lotzea aurpegiratu dio Masek F. Diazi
Angel Colom Nous Catalans fundazioko presidenteak atzera egiteko eskatu dio Espainiako Barne ministroari.
agentziak | erredakzioa
Artur Mas Generalitateko presidenteak jihadismoa independentismoarekin lotu izana aurpegiratu dio Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroari, Nous Catalans fundazioari (CDCren gertukoa) egindako kritikengatik.
Hau esan du New Yorken egiten ari den bidaia ofizialean: "Ministroari esango nioke hobe duela gai honen inguruan ez hitz egitea, ez dadin gero norbait damutu esan dituen gauzengatik".
"Katalunian jihadistak, subiranotasun prozesua eta jihadistak atxilotzen dituzten mossoak ditugu", adierazi du Masek, lehenengoek, muturreko musulmanenek, bigarrenarekin, mugimendu independentistarekin, zerikusirik ez dutela nabarmentzeko.
Angel Colom fundazioaren presidenteak ukatu egin du erakundeak muturreko musulmanak integratzen lagundu duenik, eta atzera egiteko eskatu dio Espainiako Barne ministroari.