Politika -
Kartzelatik atera da
Oier Martinez del Campo presoa aske utzi dute Murtzian
2009an bost urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, 'kale borrokarekin' lotutako delituak leporatuta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Oier Martinez del Campo presoa aske utzi dute igande honetan, Murtzia I espetxea utzi ostean, Etxeratek Twitterren bidez jakinarazi duenez.
Oier Martinez del Campori bost urteko espetxe-zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak 2009. urtean, beste lau lagunekin batera, 'kale borroka'rekin lotutako delituak leporatuta.
Izan ere, 2002ko urtarril eta maiatz bitartean Gasteizko hainbat banketxeren aurkako erasoetan erabilitako leherkariak eraman izana egotzi zieten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea