Politika -
Prestakuntza ikastaroen auzia
Andaluziako Enplegu zuzendari ohien aurkako operazioa abiatu dute
Oraingoz ez dago argi zenbat atxiloketa egin dituzten. Prestakuntza ikastaro irregularren auziaren baitan abiatu dute operazioa.
Erredakzioa
Guardia Zibilak Andaluziako Enplegu Zerbitzuko hainbat zuzendari ohi atxilotu ditu gaur, Mercedes Alaya epaileak aginduta, prestakuntza ikastaro irregularren auziaren baitan.
Atxilotutakoen artean Andaluziako Enplegu Zerbitzuko zuzendari ohiak eta Prestakuntza zuzendari ohiak daude, hots, prestakuntzaren arloan diru-laguntzak emateko eskuduntzak zituzten pertsonak.
Antza denez, 15 eta 20 pertsona artean atxilotu dituzte, baina oraingoz izen bakarra zabaldu da: Antonio Rivas, Sevillako Enplegu zuzendari ohia.
Otsailean, sumarioaren parte bat sekretupean jarri zuen Alaya epaileak, ustezko iruzurra "oso larria" baita.