Politika -

Auzitegi Nazionala

Espetxera baldintzapean, atxilotutako 8 ustezko jihadistetik 7

Talde terroristaren kide izatea, terrorismoa goratzea, agindu terroristak zabaldu, eta pertsonak bildu, doktrinatu eta hezkuntza terrorista ematea egotzi diete.

Jihadismoarekin lotutako 8 atxilotuetatik 7 espetxera bidali dituzte

1:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Gomez Bermudez epaileak behin behineko kartzelaldia, komunikatua eta baldintzapekoa, ezarri die ostiralean atxilotutako ustezko zortzi jihadistetik zazpirentzat.

Talde terroristaren kide izatea, terrorismoa goratzea, agindu terroristak zabaldu, eta pertsonak bildu, doktrinatu eta hezkuntza terrorista ematea egotzi diete, Auzitegitik Europa Pressi jakinarazi diotenez.

Atxilotuak, epailearen arabera, DAESH (Estatu Islamikoa) organizazio terroristako talde baten kide dira eta propaganda egitea, doktrinatzea eta militante berriak biltzea leporatu die.

Gainera, epaileak egindako idazkian agertzen denez, terrorismo era berri hau “indarkeriazko jihadismoa” deitzen zaio eta Al Kaidak Mendebaldean atentatu terroristak antolatzeko zailtasunaren ondorio da. Hala, Sartaldeko herrialdeetan bizi diren gazte musulmanengana jotzen dute.

Atxilo hartutako zortziek Espainiako nazionalitatea dute, baina bost marokoarrak dira jatorriz. Operazioa Kataluniako zazpi herritan (Bartzelona, Manlleu, L'Hospitalet de Llobregat, Piera, Malgrat de Mar, Terrassa  eta Figueres) eta Avilan eta Ciudad Realen egin dute.

Azaldutakoaren arabera, "atxilotuek beste pertsona batzuk atentatu terroristak egitera bultzatzen zituzten, beste herrialde batzuetan erabilitako modus operandi berdina jarraituz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Estatu islamiarra berriak