Politika -
Elkarrizketa Euskadi Irratian
PSE, 'De Miguel auzia'z: 'Euskadi ez da ustelkeriarik gabeko oasia'
"Auzia lehenbailehen argitzea" eskatu du Idoia Mendiak eta "bultzada politikoa" baztertu du.
Erredakzioa
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, 'De Miguel auzia'k agerian utzi du "Euskadi ez dela ustelkeriarik gabeko oasia" eta justiziak auzia "lehenbailehen argitu" dezan, laguntza eskatu die erakundeei eta alderdiei.
'De Miguel auzia'ren instrukzioa bukatuta, ustez legez kanpoko komisioak kobratzen zituen sarean inputatutako lagunen zerrenda ezagutu eta biharamunean egin ditu adierazpenok Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketa batean.
"EAJk askotan esan badu ere, agerian geratu da Euskadi ez dela ustelkeriarik gabeko oasia. Hemen ere, beste leku askotan bezala, badago kasurik", agertu du.
Euskal sozialisten buruzagiaren ustez, "auzia lehenbailehen argitu behar da, geldoa den justizia ez delako justizia".
Auziak izan dezakeen "bultzada politikoari" buruz galdetuta, Mendiak gogorarazi du "herritar batek" salatu zuela, eta beraz, ezin daitekeela halakorik pentsatu.