Politika -
Ustelkeria
Poliziak 114 pertsona atxilotuko ditu egunotan Andaluzian
Prestakuntza ikastaroetan atzemandako ustezko irregulartasunen auziaren baitan egingo dituzte atxiloketok.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak 114 pertsona atxilotuko ditu hurrengo egunetan Andaluzian, diru publikoz ordaindutako prestakuntza ikastaroetan atzemandako ustezko irregulartasunen Edu auziaren baitan.
EFE agentziak aurreratu duenez, Poliziak Edu operazioaren bigarren zatia abiatu du gaur goizean. Lehenengoa duela bi aste egin zuten, eta, horretan, 90 atxiloketa egin zituzten.
Orain, Granadan, Cordoban eta Jaenen abiatu dute operazioa. Atxilotutakoen artean enpresaburuak, elkarte sustatzaileak eta funtzionarioak izango dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea