Politika -
Konstituzionalaren epaia
Hauteskundeen 'bide bakarra' uzten dietela uste du Masek
Estatutu berri bat, itun fiskala edo Konstituzioaren erreforma bat baztertu du Generalitateko presidenteak. Masen hitzetan, Kataluniak “amore ematea eta desegitea” nahi du Estatuak.
Erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalak A9ko kontsulta eta galdeketa legea baliogabe utzi eta gero, ?legezko bide demokratiko? bakarra geratzen zaiela uste du Artur Mas Kataluniako presidenteak. Irailaren 27ko hauteskundeak kontsulta egiteko ?bide bakarra? direla uste du Masek. Presidentearen ahotan, Kataluniak ?amore ematea eta desegitea? nahi du Estatuak.
Estatutu berri bat baztertu du Masek, azkenaren murrizketa oraindik ?pairatzen? ari direlako. Itun fiskala ere baztertu du, dagoeneko ?saiatu zirelako?. Azkenik, Konstituzioaren erreforma bat ere ez du zilegi ikusten buruzagiak, Kataluniak bakarka nahikoa ?indarrik ez duelako?.
?Konstituzionalak kontsulta legeari eta A9ko deialdi dekretuari ?ez? esaten baldin badie, Kataluniako herriari galdetzeko bide bakarra uzten digutela esan nahi du horrek, hauteskundeak, alegia?, deitoratu du Masek Ekonomia Zirkuluaren konferentzian.
Zalantzak
Ekimen batzuk ?udazkenera arte atzeratzeko? aukeraz galdetu dio Anton Costas Ekonomia Zirkuluko presidenteak Masi, irailaren 27ko hauteskundeei erreferentzia eginez.
?Zalantzak edo ziurgabetasuna murrizteko modu bakarra gatazka noizbait, eta ahal dela lehenbailehen, konpontzea? dela gogorarazi die Generalitateko presidenteak ia 200 enpresabururi.
?Ezinezkoa da?
?Estatuaren borondatea hitz egiteko ezer ez dagoela da, horrela ezinezkoa da?, kritikatu du Masek. ?Erdiko bide bat aurkitzean ez datza, Kataluniako herriaren zati batek dituen helburuetan amore ematean baizik?, erantsi du.
?Estatuarekin erreferendum bat adostea gustatuko litzaiguke. Akordioaren eta elkarrizketaren aldeko apustua egin dugu guk, saiatu gara, baina elkarrizketarako, adostasunerako eta akordiorako borondatea behar da?, gogorarazi du.