Politika -

presoak

Etxerat: 'Noiz arte izan behar dugu bizitza jokoan?'

Sakabanaketaren ondorioz, asteburu honetan 900 pertsona errepidea hartzera "behartuta" egongo direla salatu du kolektiboak.

Etxerat: 'Sakabanaketak presoen senideen bizia arriskuan jartzen du'

1:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxeratek salatu duenez, 900 pertsona 500 eta 1.100 kilometro artean egitera "behartuta" izango dira asteburu honetan, sakabanaketa politikaren ondorioz, senide presoak bisitatzeko. Gainera, bidaia “arrisku betea” izango dela ohartarazi du, denboralea dela eta.

Kolektibo horretako hainbat ordezkarik prentsaurrekoa eskaini dute ostiral honetan, Gasteizen, espetxe politika salatzeko.

"Noiz arte izan behar dugu bizitza jokoan astebururo?", galdegin du.

Bertan, asteburu honetan espetxeetan senideak bisitatuko dituzten pertsonek izango duten "arriskua" salatu dute.

Hain zuzen ere, hurrengo egunetan 900 pertsona aterako direla errepideetara azaldu dute.

Bidaia gehienak 500 eta 1.000 kilometro artekoak izango dela zehaztu dute, baina, kasu batzuetan, 2.000koak ere izan litezkeela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak albisteak