Politika -

Kutxabankeko ika-mika

'Kutxabank publikoa eta soziala behar dugu, lagunkeria ilunik gabe'

Bestalde, sozialisten ustez, 'argi dago PSEk ez duela loturarik Fernandezen aurkako salaketarekin. EAJren aburuz, berriz, "ona da" Fernandezek dirua itzuli izana.

Joseba Permach EH Bilduko kidea. Argazkia: EFE
EH Bilduk Kutxabanken 'ustel usaina' argitu nahi du

0:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabankek Mario Fernandezen aurka aurkeztutako salaketaren harira, prentsaurrekoa eskaini du larunbat honetan EH Bilduk. Auzi horren inguruan mintzatu da Joseba Permach koalizioko kidea. "Irregulartasunak zoritxarrez ez gaitu batere harritu", esan du, "harritu gaituena Kutxabanken dauden eragile desberdinek hartu dituzten erabakiak izan dira, eta horrek gure kezkak areagotu besterik ez ditu egin"

EH Bilduk gogoratu duenez, Mario Fernandez Kutxabankeko buru EAJk izendatu zuen, "eta haren kudeaketa txalotu eta bultzatu besterik ez du egin urteotan". Gauzak horrela, "susmoak areagotu dira, eta baieztapen borobilak besterik ezin ditugu egin: euskal finantza-sistemaren gidaritza duten PNV, PSE, PP eta CCOOen arduradun nagusiek euren interes pertsonalak eta euren lagun dirudunen interes pertsonalak soilik defendatu dituzte eta defendatuko dituzte".

Horren ondorioz, "inoiz baino ozenkiago jarraituko dugu esaten: Kutxabank publikoa eta soziala behar dugu, ezkutuko kudeaketa bitartekorik gabe, gardentasuna oinarri izango duena, eta euskal herriko pertsona eta ekonomiaren menpe egongo dena, lagunkeria ilunak alboratuta".

Hori dela eta, koalizioak hitzeman duenez, "eskura ditugun mekanismoak abian jarriko ditugu Kutxabank kudeatzen duten alderdi politikoek bankuaren inguruan dagoen ustel usaina argitzeko".

PSE

Miren Gallastegui PSE-EEko legebiltzarkidearen iritzian, "argi dago" PSEk ez duela loturarik Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohiaren aurkako salaketarekin. Ostiral honetan zabaldu denez, Kutxabankek Fernandez salatu du Mikel Cabieces sozialistarekin lotutako abokatu-bulego bati ustez egindako ordainketak direla eta.

Radio Euskadiko eskainitako adierazpenetan, Gallasteguik esan duenez, abian dagoen ikerketak "kasua argituko du". "Fiskaltzaren aurrean afera salatu denez jakin dugu: PSEko kide batek lan egiten duen abokatu-bufete batekin lotu zuen kontratua Kutxabankek; hori da dakigun bakarra", azaldu du.

"Gardentasunari eutsita, Cabiecesek haren karguari uko egin dio, eta PSEko militante izateari utzi dio, behin-behinekoz", azaldu du kide sozialistak. Haren ustetan, "argi dago" PSEk ez duela loturarik Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohiaren aurkako salaketarekin.

EAJ

Bestalde, Maria Eugenia Aguirrezabala EAJren legebiltzarkidearen ustez, "ona da" Fernandezek dirua itzuli izana. "Kutxabankek oro har nahiko ondo funtzionatu du", gaineratu du. "Auzi hau gure aurkako ohiko kanpainak egiteko erabiliko duten beldur naiz", adierazi du Agirrezabalak.

UPyD

Bestalde, Gorka Maniero UPyDko legebiltzarkidearen iritzian, auzia "oso larria da". Halaber, UPyDk "kutxen politizazioa" salatzen urteak eman dituela gogoratu du. "Hainbat alderdi politikok badute salaketa horretan zer esan", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank albisteak