Politika -
Auzitegi Nazionala
Espetxera bidali dituzte Ceutan atxilotutako ustezko hiru jihadistak
Atxilotutako laugarren laguna kautelazko neurriekin aske utzi dute. Epaileak talde terroristako kide izatea eta armak gordetzea leporatzen die.
Erredakzioa
Pablo Ruz epaileak baldintzarik gabe espetxera bidali ditu larunbatean Ceutan atxilotutako ustezko lau jihadistetatik hiru. Laugarrena kautelazko neurriekin aske uztea agindu du.
Polizia-operazioaren unean atentatua egiteko asmoa egozten diete.
Auzitegi Nazionaleko epaileak talde terroristako kide izatea eta armak gordetzea leporatzen die lau atxilotuei, iturri juridikoen arabera. Nolanahi ere, auzia sekretupean dago.
Farid Mohammed Al Lal eta Mohammed Al Lal anaiak eta Anwar Alli Amzal dira espetxeratutakoak. Redouan Alli Amanzal (Anwarren anaia), berriz, kautelazko neurriekin aske utzi dute, % 66ko urritasun psikikoa duelako. Pasaportea kendu diote, ezingo da Espainiatik atera eta astero joan beharko du epaitegira sinatzera.
20 eta 39 urte arteko lau gizonezkoak larunbat goizaldean atxilotu zituzten Ceutan.