Politika -

Espetxetik irten ondoren

Barcenas: 'Rajoyk bazekien B kontabilitatea zegoela'

PPko altxorzain ohiaren aburuz, 'tontakeria' da alderdiak B kutxaren existentzia berari egoztea.

Luis Barcenas Auzitegi Nazionalaren atarian. Argazkia: EFe
Luis Barcenas EFE
Barcenas: 'Mariano Rajoyk B kutxaren berri zuen'

00:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Barcenas PPko altxorzain ohiak gaur baieztatu duenez, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak “hasieratik ezagutzen zuen B kutxaren existentzia”. “Tontakeria da alderdiak B kutxa neuri egoztea, bestela, ez baitzuten diru hori Genovako egoitzako lanak ordaintzeko erabiliko”, gainerako du.

“Bazuen horren berri, alderdian ardura postu bat hartzen zenuenean, B kutxako dirua jasotzen hasten zinen. Hierarkia bat zegoen eta hierarkia horren arabera jasotzen zen dirua. Eta berak 1990ean hauteskunde arloko idazkariaren kargua hartu zuenean, altxorzainak zehaztuta zegoen dirua eman zion. Argi eta garbi”, esan du Barcenasek.

Jose Maria Aznar presidente ohiak B kutxaren berri zuen edo ez ez dakiela erantzun du. “Ez dut horren berri”, zehaztu du.

Auzitegi Nazionalaren atarian egin dizkie adierazpen horiek Barcenasek komunikabideei. Atzo gauen irten zen Barcenas espetxetik.

Ardura

Kontabilitate hori ez zela zuzena onartu du, eta horregatik, “dagokion ardura bere gain” hartzen duela, nahiz eta “onurak alderdiarentzat izan”. “Berriz ere alderdiko kide egin edo ez pentsatzen ari” dela gaineratu du.

Alderdiko gerente izen zen bitartean horrelako ezaugarriak zituen kontabilitate bat sortzeko gaitasunik ez zuela azpimarratu du Barcenasek. “Dokumentazioan jasota dauden datu guztiak egiazkoak dira hor jasota dauden datuak kontzeptu errealei dagozkie. Datu guztiak dira egiazkoak, zenbait pertsonek dirutan jaso eta gutun azaletan ematen zuten kantitateei lotuta daude”, adierazi du.

Barcenasek dionez, B kutxa Rosendo Naseiro altxorzaina zen garaian sortu zen. “Ez dakit, ordea, nork eman zuen hori sortzeko agindua, edo bere kabuz hartu zuen erabaki bat izan zen”, zehaztu du.

Genovako egoitzako lanak

PPk kontabilitatearen inguruan egin dituen baieztapenei ere erantzun die Barcenasek. “Dirua nirea izan balitz, nik ez nion Alderdi Popularrari Genova kaleko egoitzako lanak ordaintzeko dirurik emango. Dirua niretzat izango zen”, gaineratu du.

PPren azalpena “inozoa” dela uste du. “PPko zenbait lagunek ez dute azalean arazoa, buruan baizik”, esan du.

Ustez modu ilizitoan lortu zuen dirua ez duela itzultzea pentsatzen adierazi du Barcenasek. “Izan dudan eta dudan diru bakarra Suitzan dudana da, eta 1989an hasitako lan profesionalarekin irabazi dut”, amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barcenas auzia Albisteak Alderdi Popularra Rajoy berriak