Politika -

Presoak

Lehendakaria Etxerateko ordezkariekin bilduko da

Hala, Urkullu izango da presoen senideekin bilera ofiziala egingo duen lehenengo lehendakaria.

Etxerateko kideak, lehendakariari urteko txostena ematen. Argazkia: Efe
Etxerateko kideak, lehendakariari urteko txostena ematen.
Etxerateko kideak, lehendakariari urteko txostena ematen. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria Etxerat euskal presoen senideen elkarteko ordezkariekin bilduko da, elkarteak urteko txostena emateko egin dion eskaria onartuta.

Lehendakaritzako iturriek baieztatu dute Etxeratek abenduan egin ziola elkarrizketa bat izateko eskaria lehendakariari, eta horrek onartu egin duela.

Orain, agendak egokitu eta bilerarako data jartzeko zain daude, oraindik ez baitakite noiz izango den batzarra.

Jaurlaritzak lehendakariaren ohiko agendaren barruan kokatu du bilera, hainbat elkarterekin eta eragile sozialekin batzarrak egiten dituelako aldian behin, aipatu iturrien esanetan.

Hala, Urkullu izango da presoen senideekin bilera ofiziala egingo duen lehenengo lehendakaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urkullu azken albisteak Presoak albisteak