Politika -

Biktimen alde ekitaldia Bilbon

Cospedalek dio 'terroristak inguratzea' dela PPren helburua

Quirogak, berriz, "iraingarri"tzat jo du PP "bakerako oztopoa" dela esatea. Mari Mar Blancok azpimarratu du kartzela politika bera aldarrikatzen dutela orain eta bere anaia hil zutenean.

Quiroga, COspedal eta Elias, gaurko ekitaldian. Argazkia: Efe
Quiroga, COspedal eta Elias, gaurko ekitaldian.
Cospedal terrorismoaren biktimak omentzeko urteroko ekitaldian izan da

0:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusiak esan du Zigor Kodearen erreformarekin "terroristak inguratzea" eta "inpunitate" oro amaitzea dela helburua. Bere alderdiak biktimak "sekula ez" dituela "begibistatik kendu" ziurtatu ostean, Cospedalek azpimarratu du "berdin" diola "kaputxaren koloreak, noren edo zeren izenean hiltzen den, hiltzaileak hiltzaile baitira", ETAri eta jihadismoari erreferentzia eginez.

PPk terrorismoaren biktimen omenez Bilbon egin duen ekitaldian, Cospedalek ETAren "terrorismo ankerra" gogorarazi du, eta Gregorio Ordoñez ETAk hildako PPko kidearen irudia goraipatu du, hilketaren urteurrenean.

PPren buruzagiak adierazi duenez, Espainiako "Zigor Kodea erreformatzen" ari dira, "terroristen kontra borroka egiten jarraitzeko eta horiek inguratzeko", "justizia izan dadin agintzen duena, inolako inpunitaterik gabe".

"Gazteei esan behar zaie berdin diola kaputxaren koloreak, noren edo zeren izenean hiltzen duten, hiltzaileak hiltzaile baitira; Euskadin, Nafarroan, Zaragozan, Sevillan eta Parisen, edo Madrilen 2004an. Hiltzaileak dira berdin-berdin", berretsi du, terrorismoaren kontra eta biktimen defentsan ez duela etsiko ziurtatu ostean.

PP "bakerako oztopoa"

Bestalde, Arantza Quiroga PPren EAEko presidenteak esan du "iraingarria" dela PP "bakerako oztopoa" dela esatea, "pausoak eman" behar dituztenak ETA eta "ideologikoki gertuen dituztenak" direnean.

Quirogak gogor salatu du "iragana bazterrean utzi" nahi izatea, eta PPk hilketei "probetxu politikoa" atera diela esaten "ausartzeak" zerbait "gaizki" egin dela uzten omen du agerian.

Kartzela politika

Mari Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak ere hitz egin du ekitaldian, eta Mariano Rajoyren Gobernuaren kartzela politika eta Miguel Angel Blanco hil zuten garaikoa berbera dela azpimarratu du. Gainera, biktimek nahi duten Justizia "gaur Santi Potros atxilotu duena" dela adierazi du.

Blancok "PPk askatasunaren alde egindako borroka" goraipatu nahi izan du, "mehatxuaren eta askatasun ezaren aurrean sekula isildu ez" delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Popularra Bilboko albisteak Arantza Quiroga argazkiak ETA