Politika -
Atxiloketa
Abokatuak Arrospideren kontrako 'arkitektura juridikoa' salatu du
Iker Urbinaren arabera, "argi dago Barne Ministerioarentzat ez direla nahikoa epe judizialak, eta zerbait egin beharra zegoela Santi lehenbailehen espetxean sartzeko".
Erredakzioa
Iker Urbina Santiago Arrospide Sarasola 'Santi Potros'en abokatu eta Amaiurren diputatuak salatu du "arkitektura juridikoa" erabili dutela ETAko buruzagi historikoaren kontra, Frantzian betetako zigorra aintzat hartu eta libre utzi ostean, "lehenbailehen" espetxera itzul zedin.
Abokatuak adierazpen horiexek egin ditu Arrospide 1987ko atentatu batengatik eta 1986ko hilketa saiakera batengatik gaur Lasarte-Orian atxilotu izanaren harira.
Radio Euskadin azaldu duenez, Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak "aurreratu zuen ahal zuen guztia eta gehiago" egingo zuela ETAko kide ohia berriro preso egiteko.
Abokatuak uste du "arkitektura juridikoa" egin dutela espetxeratuaren aurka: "Argi dago Barne Ministerioarentzat ez direla nahikoa epe judizialak, eta zerbait egin beharra zegoela Santi lehenbailehen espetxean sartzeko".