Politika -

Elkarrizketa

CDCk independentzia eskaera eramango du bere hauteskunde programan

Josep Rull Convergenciako koordinatzaile nagusiak baieztatu du irailaren 27ko hauteskundeak erreferendum gisa erabiliko direla.

Josep Rull (CDC). Artxiboko irudia: eitb.com
Josep Rull (CDC). Artxiboko irudia: eitb.com
Josep Rull (CDC). Artxiboko irudia: eitb.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Convergencia Democratica de Catalunyak (CDC) baieztatu du irailaren 27eko hauteskundeak erreferendum gisara erabiliko direla, Estatu espainiarrak hori egitea "eragotzi ondoren", eta gaineratu du alderdiaren hauteskunde programan "esplizituki" agertuko dela independentzia eskaera.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Josep Rull CDCko koordinatzaile nagusiak azpimarratu du Katalunian hauteskundeak egitea "mekanismo erabat legala" dela eta galdeketa edo erreferendum gisara erabiliko dela, Kataluniako herritarren borondatea ezagutzeko.

Halaber, CDCko ordezkariak nabarmendu du Convergenciaren hauteskunde programan independentzia eskaera esplizituki egingo dela. "Estatu espainiarrak berme guztiak dituen erreferendum bat egitea eragozten digu. Eskoziarrek eta quebectarrek (birritan) hori egin ahal izan zuten, eta Estatu espainiarrak guri egitea eragotzi zigun. Beraz, kataluniarren mandatu demokratikoa jasotzeko mekanismo erabat legala daukagu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako erreferenduma gaur