Politika -
Guardia Zibila
2013an atxilotu zituzten Herrirako kideak deklaratzera deitu dituzte
Guardia Zibilaren kuarteletara joan beharko dute langileen eskubideen kontrako delituekin lotutako ikerketa baten harira.
Erredakzioa
Guardia Zibilak deklaratzera deitu ditu 2013an atxilotu zituen Herrira euskal presoen eskubideen aldeko kolektiboko 18 kideetako batzuk, langileen eskubideen kontrako delituekin lotutako ikerketa baten harira.
Sergio Labayen Herriraren Nafarroako ordezkariak, 2013an atxilotuak, prentsa-ohar batean jakitera eman duenez, Guardia Zibilak Intxaurrondon deklaratzera deitu ditu Gipuzkoan atxilotuak, La Salveko koartelean Bizkaikoak, eta Iruñekoan Nafarroakoak.
2013ko irailean atxilotu zituzten, eta libre geratu ziren, baina karguekin, talde armatuko kide izatea, talde armatua finantzatzea, eta terrorismoa goratzea leporatuta.
Labayenek azaldu du langileen eskubideen kontrako delitu batekin lotuta deitu dituztela deklaratzera, aste honetan presoen abokatuen kontra egin duten 'Mate' operazioaren harira.