Politika -

Radio Euskadi

Salaberria: 'Jihadismoa Euskadin ez da finkatu, pasalekua da'

'ETAren mehatxua' dela eta, urtetan Euskadin egon den 'presio polizialak' eragin du, 'neurri batean', jihadismoa Euskadin 'ez finkatzea', Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko buruaren arabera.

Maite Salaberria, Ertzaintzako Ikerketako Kriminaleko burua. EITB.
Maite Salaberria, Ertzaintzako Ikerketako Kriminaleko burua. EITB.
'Ez dago atentatu jihadista baten arrisku objektiborik Euskadin'

01:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Jihadismoa Euskadin ez da finkatu, Euskadi pasalekua da. Horren arrazoietako bat herri honetan, betidanik, ETAren mehatxua dela eta, egon den presio poliziala izan da". Hala adierazi du Maite Salaberria, Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko buruak, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Joan den astean Parisen izandako atentatuen harira, Salaberriak adierazi du Ertzaintzak alertan jarraituko duela eta Estatu Espainiarrean hartu diren "prebentzio neurri berberak" hartuko dituztela. "Dena dela, Euskadin ez dago atentatu bat egoteko mehatxu edo arrisku zantzu objektiborik", nabarmendu du.

"Behar diren babes neurriak hartuko ditugu, baina diskreziotik eta zuhurtziaz, gizartean jada piztuta dagoen alarma ez areagotzeko", esan du. Salaberriak ziurtatu duenez, "hazten ari diren mehatxu berrien aurrean, beti alertan dago Ertzaintza" eta "gai horietan aditua" den lan-taldea dute.

Joan den urtean ertzainei "babes neurriak indartzeko eskatu zitzaien" eta azpiegitura handien edota jende asko biltzen den guneak "gehiago zaintzeko" eskatu dio Ertzaintzari Espainiako Barne Ministerioak, eta leku horietan segurtasuna indartu egingo dela ziurtatu du Salaberriak. Parisko atentatuen ostean, Frantziak ezarriko duen presioaren ondorioz, "ikusteko dago", Ertzaintza Ikerketa Kriminaleko buruaren  arabera, "muga igaro eta Euskadira zenbat etor litezken edo ez".

"Adituen arabera, Euskadi geografikoki estrategikoa da, baina jihadismoa ez inoiz bertan finkatu. Salbuespen gutxi batzuk egon dira, baina oro har pasalekua da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia