Politika -
Bake prozesua
Otegi askatzeko eta presoak hurbiltzeko eskatu dio Adamsek Gobernuari
Egiaztatzaileen adierazpen “positiboari ongietorria egin” dio Sinn Feineko presidenteak. Horrela, “gatazkaren bidezko konponbide bat lortzeko baldintzak sortzea” eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Erredakzioa
Euskadiko bake prozesuari babesa emateko Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagia askatzea eta presoak Euskadira hurbiltzea eskatu dio Gerry Adams Sinn Feineko presidenteak Espainiako Gobernuari.
Ipar Irlandako politikariaren hitzetan, Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak iragan igandean argitaratutako agiriak “ETAk bake prozesua aurrera eramateko borondatea” duela demostratzen du, “eta hori aintzat hartu behar dute”. ETAk armak zigilatzen jarraitzen du, Batzordearen arabera.
Sortuk igorritako agiri batean, “Euskal Herrian bidezko bake iraunkorra lortzeko elkarrizketa prozesua” bultzatzeko “premiatu” du Adamsek Gobernua. Horretarako, Otegi askatzea, presoak Euskadira gerturatzea eta gaixotasun sendaezinak dituzten presoak espetxetik ateratzea proposatu du Sinn Feineko buruzagiak.
Egiaztatzaileen adierazpen “positiboari ongietorria egin” dio Adamsek. Horrela, “gatazkaren bidezko konponbide bat lortzeko baldintzak sortzea” eskatu dio Espainiako Exekutiboari.
Adamsen ahotan, “euskal gatazka desmilitarizatzeko ETAren konpromisoa berresten du” Egiaztatzaileen Batzordearen agiriak. Erakunde armatuaren “pauso positiboa bake prozesua aurrera eraman nahi duenaren froga erantsia” da, gaineratu duenez.