Politika -

Gurtel sarea

TSJCVk Gurtel sareko eta PPko 20 kide inguru auzipetu ditu

2007 eta 2008 urteetako hauteskundeetan iruzur egitea egotzi die, hain zuzen ere.

Alvaro Perez, "El Bigotes", auzipetuetako bat. EFE
Alvaro Perez, "El Bigotes", auzipetuetako bat. EFE
Alvaro Perez, "El Bigotes", auzipetuetako bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valentziako Auzitegi Nagusiak (TSJCV) 20 pertsona inguru auzipetu ditu, 2007 eta 2008 urteetako hauteskundeetan iruzur egitea egotzita. Besteak beste, Ricardo Costa PPk Valentzian zuen idazkaria, Vicente Rambla Generalitateko presidenteorde ohia eta Gurtel sare usteleko buruak eseriko dira akusatuen aulkian.

Beste auzipetu batzuk hauek dira: David Serra, Cristina Ibañez eta Yolanda Garcia PPko buru ohiak; eta Alvaro Perez El Bigotes, Candido Herrero, Pablo Crespo, Francisco Correa eta Ramon Blanco Gurtel sareko inputatuak.

Ricardo Costa eta Yolanda Garcia diputatu autonomikoak dira egun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ustelkeria politikoa gaur Ustelkeria politikoa