Politika -
Auzitegi Nazionala
Martinezek ukatu egin du militar baten hilketan parte hartu izana
ETAko presoak azaldu duenez, "segurtasun arrazoiak medio, ez nekien egin behar zela eta nork egin behar zuen".
Erredakzioa
Idoia Martinez Garcia ETAko presoak ukatu egin du Miguel Peralta Utrera Espainiako Armadako tenientearen kontrako atentatuan parte hartu zuela. Fiskalak 55 urteko kartzela-zigorra eskatzen du bere kontra 1994ko maiatzaren 23an izandako atentatuagatik.
Epaiketaren lehenengo saioan ukatu egin du ekintza horretan parte hartu izana, nahiz eta aitortu Madrilen zegoela garai hartan. Izan ere, "segurtasun arrazoiak medio, ez nekien egin behar zela eta nork egin behar zuen".
Vicente Gonzalez Mota fiskalak dio Idoia Martinez Madrilgo taldeko kidea zela 1997an Frantzian atxilotu zuten arte, eta hilketa terrorista, lesioak eta ibilgailuaren erabilera bidegabea leporatzen dio.