Politika -

ETAko presoen kaleratzeak

Gobernuak babestu egin du Arrospideren kaleratzearen aurkako helegitea

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak konfiantza agertu du hilaren 16an Gorenak kaleratzen inguruan hartu beharreko erabakiaren aurrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak babestu egin du Santiago Arrospide, ‘Santi Potros’, ETAko presoaren kaleratzearen aurrean Fiskaltzak iragarri duen helegitea.

Halaber, konfiantza agertu du hilaren 16an Gorenak kaleratzen inguruan hartu beharreko erabakiaren aurrean. Arnedon (Errioxan) egin ditu adierazpenak ministroak, lan humanitarioetan hildako pertsonak omentzeko egin duten ekitaldian.

‘’Fiskaltzak oso ondo egiten du errekurtsoa jarrita, Transposizio Legearen arabera, kaleratzearen erabakia ez delako egokia’’, esan die bertan bildutako kazetariei.

‘’Publikoa eta nabarmena da Auzitegi Nazionaleko Penaleko epaileak ere ez zirela gai izan ados jartzeko’’, nabarmendu du.

Lege kontuak gora-behera, ministroak azpimarratu du ‘’Gobernua erabat identifikatuta dagoela biktimen eta gizartearen zati zabal baten oinazearekin eta suminarekin. Herritarrek ez dute ulertzen eta ez du onartzen kaleratzeak egotea atentatu beldurgarriengatik jasotako zigorra bete gabe egonda’’, esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak bideoak