Politika -
Auzitegi Nazionalak aginduta
Santiago Arrospide eta Alberto Plazaola ETAko kide historikoak, aske
Frantzian betetako espetxe-zigorrak kontuan hartuta erabaki du Auzitegi Nazionalak ETAko bi kideak aske uztea.
Erredakzioa
Santiago Arrospide ‘Santi Potros’ eta Alberto Plazaola ETAko kide historikoak libre geratu dira arratsalde honetan, Auzitegi Nazionalak Frantzian betetako espetxe-zigorrak kontuan hartu ostean.
Arrospide 19:25 inguruan atera da Villenako Alacant II presondegitik; Plazaola, berriz, 16:30 aldera irten da Teixeiroko (A Coruña) kartzelatik; biek hiruzpalau lagun zain izan dituzte eta berehala hartu dute etxerako bidea, zain zeuden kazetari eta kameralariekin hitz egitea saihestuta.
Santiago Arrospide eta Alberto Plazaola espetxetik ateratzekoa agindua gaur goizean eman du Auzitegi Nazionalak, Frantziako kartzeletan emandako urteak kontuan hartu eta Europako arautegia betez.
Izan ere, gaur sartu da indarrean Espainian espetxe-zigorrak modu bateratuan hartu behar direla jasotzen duen Europako araua.
Araudi horren arabera, Frantziako kartzeletan emandako urteak kontuan hartu behar dira eta Estatuko kartzeletan bete beharreko zigorrari kendu behar zaizkie.
Lege horrek ETAko preso askori eragingo die. Dagoeneko ETAko 54 presok eskatu dute zigorrak berrikustea.