Politika -

Auzitegi Nazionala

Fiskaltzak kaleratzeen aurkako errekurtsoa jartzea espero du Catalak

"Fiskaltzak errekurtsoa jarriko duela eta kaleratzeak behin behinean atzera botatzea eskatuko duela espero dut", esan du ministroak.

Rafael Catala, Justizia ministroa. EFE.
Rafael Catala, Justizia ministroa. EFE.
Rafael Catala, Justizia ministroa. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Arrozpide Santi Potros eta Alberto Plazaola ETAko presoen kaleratzea bertan behera uzteko eskatuz Fiskaltzak errekurtsoa jarriko duelakoan dago Rafael Catala Justizia ministroa. ETAko kide historikoak espetxetik ateratzekoa agindua eman du gaur Auzitegi Nazionalak, Frantziako kartzeletan emandako urteak kontuan hartu eta Europako araudia betez.

"Fiskaltzak errekurtsoa jarriko duela eta kaleratzeak behin behinean atzera botatzea eskatuko duela espero dut", esan du ministroak. Bruselan egin ditu adierazpenok Catalak, Europako justizia ministroen batzarraren ostean emandako prentsaurrekoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea