Politika -

Osasun Ministerioa

Ana Mato: ‘Barkamena eskatu nahi dut egindako okerrengatik’

Osasun ministro ohiak “kontzientzia lasai” daukala esan du, barkakamena eskatu du “egindako hutsegiteengatik” eta “munduko zorte guztia” opatu dio Alfonso Alonsori bere ardura berrian.

Ana Mato eta Alfonso Alonso Osasun ministro berria.
Ana Mato eta Alfonso Alonso Osasun ministro berria.
Ana Mato eta Alfonso Alonso Osasun ministro berria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Mato Osasun ministro ohia Alfonso Alonsoren kargu-hartze ekitaldian izan da goizean eta bertan nabarmendu du “kontzientzia lasai” daukala. Hori bai, barkamena eskatu du “egindako okerrengatik” eta, ildo berean, munduko zorterik handiena opatu dio Alfonso Alonsori Osasun Ministerioan izango duen ardura berrian.

“Kontzientzia lasai daukadala utziko dut kargua, izan ere, ahalegin guztiak egin ditu espainiarrei zerbitzurik onena eskaintzeko asmoz. Ziur nago akatsak egin ditudala eta horregatik barkamena eskatzen dut. Harro esan dezaket erabaki guztiak espainiar guztiengan pentsatuz hartu ditudala”, adierazi du.

Amaitzeko, “munduko zorte guztia” opatu dio Alfonso Alonsori, Osasun Ministerioan egingo duen kudeaketak “espainiar guztiengan eragingo duelako”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea