Politika -
Nafarroa
Esparza izango da Foru Parlamenturako UPNren zerrendaburua
Larunbatean egindako Kontseilu Politikoan, emandako botoen % 61 jaso du. Azkenean, beste hautagaitza bat bakarrik egon da Kontseilu horretan, Alberto Catalanena.
Erredakzioa
Jose Javier Esparza izango da Foru Parlamenturako UPNren zerrendaburua 2015eko maiatzean. Larunbat honetan Iruñean egindako Kontseilu Politikoan, emandako botoen % 61 jaso du. Azkenean, beste hautagaitza bat bakarrik egon da Kontseilu horretan, Alberto Catalanena.
Bere izendapena Kontseilu Politikoaren bileran egin dute. Organo hori osatzen duten kargu eta afiliatuek bi hautagairen artean aukeratu behar izan dute, ez lauren artean; izan ere, beste biek, Juan Ramon Rabadek eta Amelia Salanuevak hain zuzen, euren hautagaitzak bertan behera utzi dituzte.
Bilera horretan bertan, Kontseilu Politikoak Enrique Maya izendatu du Iruñeko alkatetzarako hautagai, eta Marivi castillo izango da hautagaia Tuteran. Bi kasuetan, hautagaitza bakarrak ziren.
Interesa, hortaz, Nafarroako Gobernurako UPNk aurkeztuko duen hautagaiaren hautaketak zuen. Azken orduan, Salanuevak eta Rabadek euren hautagaitzak bertan behera utzi dituzte. Senatariak, primarioen prozesu batean bakarrik aurkeztuko zuela esan zuelako; Rabadek, bere aldetik, alderdiaren batasunaren alde egiteagatik. Azken horren ustez, bere mezuak ez dira behar bezala ulertuak izan.