Politika -

Plebiszitu hauteskundeak

Mas: 'Gobernuak kargua betetzeko gaitasunik gabe utzi nahi dit'

Plebiszitu hauteskundeak deitzeko bide orria “zerrenda eta programa bakarra” lortzean oinarritzen dela errepikatu du Generalitateko presidenteak.

Plebiszitarioetarako inhabilitatu egin nahi dutela salatu du Masek

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltza ?martxan jarrita? Espainiako Gobernuak plebiszitu hauteskundeetara aurkezteko gaitasunik gabe utzi nahi duela salatu du gaur Artur Mas Generalitateko presidenteak. Bestalde, hauteskundeak deitzeko ERCrekin akordio bat lortzea espero du Masek. Zerrendak bereiztea ez du baztertu, baina programetan ?puntu komun bat? baldin badago.

Catalunya Radio irratian egindako elkarrizketan, Oriol Junqueras ERCko buruzagiarekin akordio batera heltzea espero duela errepikatu du Kataluniako presidenteak, baina zerrenda independentista bakarraren proiektuan aurrera egiteko aukera bakarra ez dela ohartarazi du. Beste alderdi batzuetako pertsonak batzea espero du Masek, besteak beste, Unio aipatu du, baina izenik eman gabe.

Oriol Junquerasek asteartean eman beharreko konferentziara joaten saiatuko dela ziurtatu du presidenteak, baina konpontzen saiatuko den agenda arazo bat duela erantsi du. Hala eta guztiz ere, bertaratzerik ez badu Junquerasekin hitz egingo du asteazkenean bertan hitz egiteko.

"Zerrenda eta programa bakarra?

Bestalde, plebiszitu hauteskundeak deitzeko bide orria ?zerrenda eta programa bakarra? lortzean oinarritzen dela errepikatu du Generalitateko presidenteak. Horregatik, lortu ahal izateko konpromisoa eskatu die Masek Kataluniako alderdiei.

?Programa guztiek gauza bera esaten baldin badute, zerrenda ezberdinak aurkeztea zentzugabea litzateke?, adierazi du buruzagiak. ?Guztiak batera joan behar dugu. Bananduta egotea eta bat ez egitea burugabekeria da?, Masen arabera.

Espainiako Gobernua

Generalitatea ekonomikoki laguntzeko neurriak hartu eta Kataluniarentzako ?proposamen positiboak? egiten hiru urte eman dituztela ziurtatu du Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak. ?Neurriak ongi behar izan ditu?, goraipatu du presidenteordeak.

?Generalitatearen gabezia asko estaltzeko bertan izan da Espainiako Gobernua, eskerrak?, gaineratu du Saenz de Santamariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa