Politika -

Kongresua

PSOE: 'Matok egin beharrekoa egin du, beste erremediorik ez zuelako'

Ministroaren dimisioa erabaki pertsonal “logiko” bat dela uste du EAJk. Bestalde, Gobernuko presidentearen dimisioa eta hauteskundeak aurreratzea eskatu du Podemosek.

Ana Mato Osasun ministro ohia. Argazkia: EFE
Ana Mato Osasun ministro ohia. Argazkia: EFE
Ana Mato Osasun ministro ohia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rosa Aguilar PSOEren Kongresuko bozeramailearen hitzetan, Ana Mato Osasun ministroak “egin beharrekoa egin du, beste erremediorik ez zuelako”, dimisioa ematea, alegia.

Carlos Floriano PPko antolakuntza idazkariorde nagusiak Mato goraipatu du. Florianoren ahotan, dimisioa Matok interes orokorraren defentsan duen konpromisoaren beste adibide bat da, nahiz eta erabakiak kostu pertsonala izan.

Ministroaren erabakia baloratu du Josep Antoni Duran Lleida CiUren Kongresuko bozeramaileak. Duranen esanetan, erabaki “eredugarria” da. Une honetan “jendeak dimisioa ematea ez da batere erraza”, nabarmendu du.

Ricardo Sixto IUren Kongresuko bozeramaileak azaldu duenez, Osasun ministroaren dimisioak helburu bakarra du, ostegun honetako ustelkeria politikoaren eztabaidan Gobernuaren eserleku urdinak “erruztatuen aulkiak” ez bilakatzea, alegia.

“PPren Titanic ontzia hondoratzen ” eta “usteltzen” ari da, Joan Tarda ERCko diputatuak ziurtatu duenez.

Ministroaren dimisioa erabaki pertsonal “logiko” bat dela uste du Aitor Esteban EAJko bozeramaileak; izan ere, ustelkeriaren inguruko eztabaida egin behar dute ostegun honetan, Kongresuan, eta une “oso zaila” da.

Matoren dimisioa erabaki “egokia” dela esan du Rosa Diez UPyDko bozeramaileak, Ruz epailearen autoak Gobernuari kalte egin diezaiolako.

Azkenik, Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen dimisioa eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu du Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak. “Ustelkeria konstituzio demokratiko batentzako onartezina izango litzatekeen maila batera heltzea eragozteko presidenteak dimisioa eman beharko luke”, adierazi du eurodiputatuak Estrasburgon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua bideoak