Politika -

Biografia

Ana Mato, osasun erreformaren eta ebola krisiaren ministroa

1959ko irailaren 24an jaio zen, Madrilen. Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna da. Jorge Verstringeren eskutik politikan hasi zen 1983an.

La exministra de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad, Ana Mato. Foto: EFE
La exministra de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad, Ana Mato. Foto: EFE
Ana Mato, beti zurrunbiloaren erdian egon den ministroa

1:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Mato ministroak osasunaren erreforma polemikoa aurrera eraman zuen eta ebolaren krisiagatik kritika gogorrak jaso zituen udazkenean, baina Gurtel sarean ustez izandako inplikazioak dimisioa ematera eraman du.

Mato 1959ko irailaren 24an jaio zen, Madrilen. Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna da Complutense Unibertsitatean. Jorge Verstringeren eskutik politikan hasi zen 1983an, Aliantza popularrean.

1991eko maiatzaren 26an diputatu aukeratu zuten hauteskundeetan, Madrilgo Asanbladan. Estutuaren Garapenerako Batzordean PPko bozeramailea izan zen.

1993ko ekainean, hauteskunde orokorretan, Madrilgo diputatu aukeratu zuten Kongresuan. RTVEko Administrazio-kontseiluan PP ordezkatu zuen, eta 1994ko ekainean entitatearen Kontrol Batzorderako Taldearen bozeramaile izendatu zuten.

Aznarrek Zuzendaritza Nazionalean sartu zuen

1996ko urtarrilaren 20an PPko Zuzendaritza Nazionalean barneratu zuen Jose Maria Aznarrek. 1996ko martxoaren 3an, hauteskundeetan, Alderdi Popularrak garaipena lortu zuen eta Mato Madrilgo diputatu hautatu zuten. Gutxi geroago, Telekomunikazioen arloan PPko talde parlamentarioaren bozeramailea izendatu zuten.

2003ko uztailaren 7an alderdiko Antolakuntza arloko koordinatzailea izendatu zuten.

2000. urtean eta 2004an diputatu aukeratu zuten berriro. 2004an PPk hauteskundeak galdu zituen eta Matok alderdiaren Antolakuntza koordinatzailea izateari utzi zion.

PPren XV. Kongresu Nazionalean, 2004ko urrian, Mariano Rajoy alderdiko presidente berriak Zuzendaritza Batzordean sartu zuen.

Politika nazionalera itzuli zen PPko zerrendetan sartu zutenean, 2008ko martxoaren 9ko hauteskundeetan, Madrilen hirugarren tokian. Berriz diputatu aukeratu zuten.

2011ko uztailean, hauteskunde-kanpaina zuzentzeko ardura hartu zuen azaroaren 20ko hauteskunde orokorretara begira. PPk gehiengoa absolutua lortu zuen.

PPko zerrendan hirugarren lekuan aurkeztu zen Ana Mato, eta diputatu hautatu zuten berriro. Rajoyk Osasun ministro izendatu zuen abenduaren 21an.

Osasun erreforma, Gurtel eta ebola

16/2012 lege-dekretuaren bidez osasun erreforma onartu zuen Matok ministro gisa. Osasun zerbitzuetan 7.000 milioi euro gutxiago xahutzea bilatzen zuen erreformak. Erreformaren kontra protestak eta mobilizazioak izan ziren.

2013ko otsailaren 1ean Poliziaren txosten baten berri eman zuen Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak. Gurtel sareak Jesus Sepulveda Pozuelo de Alarconeko alkate ohiari (Matoren senar ohia) bidaiak eta opariak ordaindu zizkiola azaltzen zuen. Era berean, Matok opari batzuk jaso zituela zioen txostenak.

Egun batzuk geroago, Senatuaren kontrol saioan, otsailaren 19an, akusazioak gezurrak zirela esan eta dimisioa ematea baztertu zuen Matok.

Bestalde, udazkenean ebolaren krisiarekin egindako kudeaketagatik kritika gogorrak jaso zituen ministroak. Gaixotasunaren jarraipena egiteko Batzorde Berezi bat martxan jarri zuen Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea