Politika -
Gurtel sarea
Epaileak Matoren inguruan esandakoarekin ados dago Torres-Dulce
“Printzipioz, nahiz eta argibideetako epailearen autoa irakurtzeko aukerarik ez izan, irizpide horrekin ados gaude”, ziurtatu du Estatuko fiskal nagusiak.
Erredakzioa
Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Gurtel auzian Ana Mato Osasun ministroa auzipetuen aulkira eramatea proposatu du. Jesus Sepulveda Pozueloko alkate ohi eta Matoren senarra izandakoak egindako delituetan parte hartzea egotzi dio Ruzek ministroari. Senarrak egin zituen delituei etekina atera ziela uste du epaileak. Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia Ruzen iritziarekin ados azaldu da.
?Printzipioz, nahiz eta argibideetako epailearen autoa irakurtzeko aukerarik ez izan, irizpide horrekin ados gaude?, ziurtatu du Torres-Dulcek Kongresuko pasilloetan. Fiskalburuak Fiskaltzaren 2013ko Memoria aurkeztu du Ganberan.
Torres-Dulceren hitzetan, legez kanpoko jatorria duen oro itzuli beharko luke Matok erantzukizun zibila izan duela frogatzen baldin badute, nahiz eta delituan ez parte hartu.
Ministroa foruduna denez erregu-gutuna eskatzea beharrezkoa ote den galdetu diote kazetariek fiskalburuari. Beharrezkoa izango ez dela uste du fiskal nagusiak, kasu honetan forudunak erantzukizun penalik ez duelako.
?Erantzukizun penala dagoen kasuetan eragina du forudun izateak, baina erantzukizun zibilak ez du eraginik nahiz eta delitua izan?, azpimarratu du.
Kataluniako fiskal nagusiari, ?aurpegiratzeko ezer?
Bestalde, Jose Maria Romero de Tejada Kataluniako fiskal nagusiari ?aurpegiratzeko ezer? ez duela ziurtatu du Torres-Dulcek. Artur Mas Generalitateko presidentearen eta Kataluniako Gobernuaren beste arduradun batzuen aurka kereila aurkezteko orduan izandako eztabaida aztertu du fiskalburuak.
Kataluniako lankideek ?Ministerio Fiskalaren Estatutu Organikoa bete? zutela adierazi du Torres-Dulcek. ?Ondorioz, ez dut aurpegiratzeko ezer?, esan du.